Jarri nire lekuan eta ez nire tokian.

Otsailaren 27an, Arantxa Iparragirreren taxiarekin, aniztasun funtzionala dutenentzako plazak egokitzeko eta berriak proposatzeko neurketak eta probak egiten aritu ginen herrian zehar. Udane behar bereziak dituen 5 urteko haur leitzarra da, eta haren amak, Josunek, lehen eskutik kontatu zigun zer nolako beharrak dauden herrian, eta, hark emandako mapa batean oinarrituta, Udalean aurkezteko proposamena osatu genuen. Proposamena ontzat ematen badigute, laster plazak urdinez margotzeko auzolana deituko dugu. Parte hartzeko prest?