Plazarako sarbidea edonoren esku

Leitzako Alde Zaharra benetan ederra da, baina pertsona guztiek ez dute hartaz gozatzeko aukera, lurrean duen adokinak irisgarritasuna mugatzen baitie. Hori jakinik eta plaza berritzeko lanak abian zeudela ikusita, Udalari eskaera zehatza egin genion: plazara bitarte adokinik gabeko bidexka bat egitea, plazarako sarbidea edonorentzako irisgarri izateko. Otsailaren 24ean umeek berek eraman zuten instantzia Leitzako Udal Bulegora, eta martxoaren erdirako bidea egina zegoen. 3. lorpen adierazlea lortuta, Leitzako udalari esker.