Inklusioaren aldeko urratsak

Ekainaren 25erako dago aurreikusita proiektu hau guztia sortzea eragin zuen kirol erronka. Linza- Hiru Erregeen Mahaia -​ Leitza (LHL) ibilbidea da Ikerrek eta Iraitzek osatu nahi dutena, eta hortik dator egitasmoaren izena bera ere, ​ LHL erronka​: 150 kilometrotik gorako ibilbidea, 6.000 metroko desnibel positiboa, eta 24 ordu baino gehiago korrika. Prestaketa handia dakar kirol erronka hau osatzeak, aurretik zein egunean bertan: track-a prestatu, entrenamenduak egin, anoa-guneak zehaztu, bidelagunak aukeratu… Egun horrek emango dio bukaera gure proiektuari, baina ez gure “borrokari”. Zoragarria izango da; zuk ere gurekin ospatuko duzu?

KIROL ERRONKAKO BIDELAGUNAK. Inaxio Perurena Kiromasaje Zentrua prest agertu da gure kirolarien giharrak zaintzeko, eta dagoeneko jaso dituzte Inaxio Perurenaren lehen igurtziak. Bestalde, Martxel Intsaustik, Antek Entrenamendu Pertsonalizatuaren eskutik, bere burua boluntario aurkeztu du, gure kirolarien puntu ahulak identifikatu eta haiek indartzeko entrenamendu-taulak osatzeko. Eskerrik asko, benetan, zuen prestutasunagatik.