Egin gurekin bidea

LHL herri-komunitate oso baten egitasmoa da, 2 pertsonari bururatu, 6 familiak proiektuarekin bat egin, eta bidean biltzen ari zaizkigun eragile eta norbanakoek osatzen dutena. Zenbat eta jende gehiagok bere egin proiektua, orduan eta indar handiagoa hartuko du; ez dugu zalantzarik. Dagoeneko eragile eta norbanako askok egin dute bat egitasmoarekin. Zuk ere izan nahi duzu parte? Jarri gurekin harremanetan.